Speaker's Corner

Speaker's Corner
Speakers' Corner
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′42″N 0°09′35″W / 51.511708333333°N 0.15977777777778°W / 51.511708333333; -0.15977777777778
Map

Speaker's Corner (euskaraz Hizlariaren Txokoa, literalki Hizlariaren Izkina) Ingalaterrako Londres hiriburuko Hyde Park parkeko izkina edo txoko bat da. Teorian, usadioaren arabera eta jendearen ustearen arabera ere, edozein hiritar edo pertsonak publikoan edozein gaitaz hitzaldia emateko askatasuna du, betiere poliziak haren hitzaldiak legea urratzen ez duela ziurtatzen den bitartean. Halere, praktikan polizia tolerantea eta irekia izatera derrigortua dago, entzuleen kexa edota hizlariaren hizkera iraingarria baldin bada bakarrik parte hartu edota hitzaldia mozten duelarik.

Hyde Parkeko txokoaz gain, Londresko beste hainbat lekutan ere Speakers' Corners direlakoak ere badaude, adibidez: Finsbury Park, Clapham Common, Kennington Park eta Victoria Parken, bai eta munduko beste herrialde batzuetan ere, bereziki mundu anglosaxoian.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search